XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hunen erroek egosirik tizana on bat egiten dute mafrundietako, hala da: bainan nihori ez ginioke tizana hortarik har dezan erran nahi, miriku bati mintzatu gabe.

Hain errech da pozoinatzea!.

Zuhurtzia bezalakorik ez da....

Otso-belharrari eskualdeka bertze izenik ere ematen diote: hala-nola eguerdi-lilia, kematcha, oiloatcha....

HELLÉBORE VERT. Helleborus viridis. Lupu-belharra

Fama handiko landarea, dembora batez bederen, Uztaritzeko eskualdean.

Abereen min gaichto bat omen da, lupuia: bada, min haren sendatzeko landare hau hauta da.

Hortarik datorkio segur han eta hemen ematen dioten bertze izen hau: min-gaichto belharra.

Zaharrek uste zuten erhokeriatik senda dezakeela: beldurtzeko da ezetz.

Zenbeit bakarrek otso-belharra erraten badiote lupu-belharrarari, bertze bakhar batzu badire phika-baba deitzen dutenak....

NIGELLE DES CHAMPS. Nigela arvensis. Gathu-bicharra

Bada gathu-bichar mota bat baino gehiago; hau da naski gure herrietan ezagutuena.

Aditu izan dugu landare hunen haziak ongi handia egiten duela mafrundietan.

Ez dugu erranen ezetz.

Bainan ez ere baietz.

Ez dakigu.

Mirikueri galdetu behar hori.

Alabainan bakotchak bere ofizio!....

PIED D'ALOUETTE Delphinium Consolida. Mutchurdin-lorea.

Jainkoak daki nundik heldu zaion eskuarazko izen hau landare huni.

Ogipean gordetzea maite duelakotz?.

Bainan, gordetzea hain maite othe dute mutchurdinek?.

Dena dela, mutchurdin lorearen haziak chicharien kontra arras on direla erraten dute.

Bai-eta pikoen sendatzeko.